
Kultur elkarte eta taldeen ordezkariak, Boris Nogales kultura zinegotzia, Xabier Goitia kultura teknikaria eta Pablo Barrio alkatea.
Lasarte-Oriako Udaleko kultura sailak herriko Erketz EDT, Zero Sette Akordeoi orkestra, Alboka Abesbatza eta Semblante Andaluz elkartearekin 2012. urteko lankidetza hitzarmena sinatu ditu.
Era berean, Kukuka antzerki eta dantza eskolaren 10. urteurreneko laguntza eta Lasarte-Oria aldizkariari dagokiona ere sinatu dira.
Igoera
Boris Nogales kultura zinegotziak azaldu zuenez, “aurreko urtean kontuan izanik, %36a igo da emandako laguntza, Kukukako urteurrena, 5.000 euro, eta Lasarte-Oria aldizkariko bi aleen laguntza, 1.220 euro sartu baititugu atal honetan”.
Dirulaguntzen araudiaren aldaketa dela eta, taldeek aurreko urteetan jasotzen zuten diru kopurua aldatu dela azpimarratu du. "Egun dauden irizpideen arabera, Alboka abesbatzak 4.457 euroko laguntza jasoko du; Zero Sette akordeoi orkestrak, 4.102 euro; Erketze EDT-k 3.890 euro eta Semblante Andaluzek 2.412 euro".
Hurrengo urtea
Era berean, hurrengo urterako Kukukarekin hitzarmena egiteko lanean ari direla eta Albokaren 25. urteurreneko eta Erketzen dantzari Txikiren 25. urteurreneko laguntza eskaerak daudela aipatu zuen zinegotziak.