Gazte Zukgua prozesuaren bigarren blokea hasi dute. Larunbatean, herriko hainbat gazte Villa Mirentxun bildu zen Euskal Herriko egoerari buruz aritzeko.
Lehen zatian gaur egungo egoeraren azterketa landu zuten. Eta honi amaiera emateko, bankuz banku joan eta salaketa sinbolikoak egin zituzten. Izan ere, “eztabaidetako ondorio izan zen gizarte patriarkal kapitalistak eragiten digula gehien eta ondorioz, bankuak direla gure etsai nagusiak”.