Kolore gorridun lurra eta elementu kubiko zuriz osatutako eszenografia sinple batekin, obrak hasieratik amaierara harrapatu zituen ikus-entzuleak. Musikaren laguntzaz, hiru dantzarien gorputzek forma ezberdinak hartzen zituzten, sentsualak, estatikoak, tentsiozkoak... Momentuak eskatzen zuenaren arabera gorputzaren bidez adieraziz, komunikatuz. Bestalde, ostiral iluntzean “Otehitzari biraka” emanaldia eskaini zuen Kukaik areto berean. Oteiza artistaren bizitza abiapuntutzat hartuta, dantza, antzerki ikuskizun ederra landu zuten.