Lasarte-Oriako Udalak udalerriari buruzko diagnostiko sozioekonomikoa egin du, eta bertan ondorengo sektoreak identifikatu ditu ekonomia lokaleko garrantzitsuenen artean: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonalak.
Horregatik Gizarte Zerbitzuak, Inmigrazioa, Lankidetza, Enplegua eta Emakumea Saila, eta Parte-hartze sailak sustatuta parte-hartze prozesu bat abiatuko da sektore hauen baitan, Udala eta sektore hauen artean komunikazio bide eraginkorra irekitzeko, horren beharrak identifikatu eta dinamizatzen laguntzeko.
Horretarako, aste honetan prozesu horren lehenengo bilerak ospatuko dira Villa Mirentxun. Merkataritza sektoreko eragileekin astelehenean, azaroak 19, eguerdiko 14:00etan bilduko dira; asteartean, azaroak 20, goizeko 10:00etan ostalaritza sektorearen txanda izango da eta zerbitzu pertsonalak sektoreko kideekin asteazkenean, azaroak 21, eguerdiko 14:00etan izango dira.
Lehen bilera hauetan, batetik, parte-hartze prozesu honen inguruko informazio osoa emango da eta era berean, bertaratutako profesionalen proposamenak ere jasoko dira.
Hauetan parte hartzeko asistentzia aldez aurretik konfirmatzea eskatzen da. Horretarako, d.avila@lasarte-oria.org helbidera idatziz, edota 943376183 telefonora deitu behar da.