Jostailuak jasoko ditu PSE-EE-k

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 19a

PSE-EEk krisi garaian egoera larrian diren familien egoera latza arintzeko bere ekarpena egin nahi du urte amaierako hilabeteotan, eta bizikleta bat zozketatuko du erabiltzen ez dituzten jostailuak behar dituztenei banatzeko ematen dituztenen artean. Gabon egunei begira egingo du jostailu bilketa solidario hau. Jasotako jostailuak Caritas erakundearen esku utziko dituzte, jostailuen banaketa gardentasun osoz egin dadin.
Astelehenean hilaren 16an hasi eta abenduaren 21era bitartean arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara zabalik egongo da PSE-EEren egoitza jostailuak jasotzeko. Berrerabiltzeko moduan dauden edozein jostailu jasoko dute eta trukean bizikleta baten zozketan parte hartzeko txartel bat jasoko dute.
Bizikletaren zozketa, hilaren 22ko loteriarekin batera egingo da. Bizikleta jasoko du, loteria sari nagusiaren azken bi zenbakiak dituen txartelaren jabeak. Hilabeteko epea egongo da saria jasotzeko. Arratsaldeko 18:00-20:00 ordutegia gaizki datorkionak “Casa del Pueblo”-ko tabernan utzi ditzake jostailuak. Esan bezala Caritas arduratuko da banaketaz, erakundearen irizpideen arabera.