Usurbilgo II. Errausketaren aurkako Egunean herriko bi musika talde

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 20a

Larunbatean azaroak 24, II. Errausketaren aurkako eguna antolatu du Usurbilgo Itaya Gazte Asanbladak. Egitarau oparoaren baitan herriko Gaueko Itzalak eta Despervicio taldeen emanaldiak izango dira Usurbilgo gaztetxean 23:00etatik aurrera. Bazkari herrikoian parte hartzeko ere txartelak Ilargin salgai.

Gaueko Itzalak taldea Maratoian eskainitako kontzertuan.
Larunbatean azaroak 24, II. Errausketaren aurkako eguna antolatu du Usurbilgo Itaya Gazte Asanbladak. Egunean zehar hainbat ekintza burutuko ditu: Goizean Potxoenean, mahainguru irekia "Nola eraman genezake borroka bateratu bat?" beste lekuetako lagunekin ( Sakana, Bizkaia, ...), eguerdian gaztetxean, herri-bazkaria egingo da bertso musikatuz lagundua Aitzol Barandiaran, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi eta Arkaitz Oiartzabal " Xamoa" bertsolariekin. Gai jartzaile lanetan Haritz Casabal arituko da eta saxoan Eneko Sierra. Honetan parte hartzeko txartelak salgai daude Ilargi tabernan.

Arratsaldean berriz, kantu poteo aldarrikatzailea Kantu taldearekin eta ondoren, Anariren kontzertua izango da, honetarako sarrerak 5 eurotan salgai daude. Gauean, kontzertuak izango dira Gaztetxean 23:00etatik aurrera bertan Stupenda Jones eta Lasarte-Oriako Gaueko Itzalak eta Despervicio taldeak arituko dira.

Egitaraua osoa honakoa izango da:

11:00: Mahaingurua Potxoenean (nola eraman genezake errausketaren aurkako borroka bateratua?).
14:00: Bertso-bazkari-musikatua Gaztetxean (tiketak salgai Irrati, Aitzaga eta Ilargin (Lasarte-Oria), 12 euroren truke. Azaroak 22an, osteguna, kendu egingo dira.
18:00: Kantujirarekin batera kalejira-poteo animatua herrian zehar
20:00: Kontzertua Gaztetxean: Anari (sarrera 5€)
23:00: Kontzertuak Gaztetxean: Stupenda Jones, Gaueko Itzalak eta Despervicio ( "Ireki begiak" diska berria estreinekoz aurkezten)

Afal orduan otartekoak egongo dira salgai gaztetxean.