Sorturen aurkezpena Villa Mirentxun

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 21a

Sortuk eratze prozesu herritarra burutu nahi du eta horretarako parte-hartzea bultzatzeko asmoz Euskal Herriko hainbat herrietan batzarrak burutuko ditu. Hain zuzen gaur aurkeztuko da ekimenaren lehen urratsa Villa Mirentxun 20:00etan.

Sortuko kideek agerraldia egingo dute gaur Villa Mirentxun alderdiaren eratze prozesua aurkezteko. Prozesu hau herritarrekin batera burutu nahi dute eta horretarako Euskal Herri osoan burutuko dituzte batzar ezberdinak. Bilera hauek irekiak izango dira eta Lasarte-Orian larunbatean egingo da Villa Mirentxun goizeko 9:30etan hasita. Lehenengo honetan oinarri ideologiko landuko da.

Eztabaidatuko diren ardatzak jasotzen dituen dokumentua sarean jarri dute. Honetan Sorturen oinarri politiko eta antolakuntza eredua proposatzen dira eztabaidarako.

Antolakuntzaren ikuspuntutik, Sortu “Zutik Euskal Herria” ebazpenaren adierazpen politiko zehatza da. Ebazpen hark bihurtzen du Sortu Euskal Herriko independentisten eta sozialisten erreferentzia jarduera eta borroka politikoan; Prozesu Demokratikoan garatu beharreko masa borrokan, konfrontazio ideologikoan eta erakundeetako jardunean. Horrela, ENAMen ondarea eta, aldi berean, aipatu ebazpena
ekarri zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea jasotzen dituen antolakundea da Sortu".

Azarotik otsailera egingo den prozesu hau.