Kukuka Antzerki eta Dantza eskolako gazte taldea Azpeitiako Antzerki topaketetan izan zen, azaroaren 12an. Mikel Sarriegik zuzentzen duen taldeak Agatha Christieren “Xagu tranpa” lana eskaini zuen eta txalo zaparrada handia jaso zuten. Ikusle ugari hurbildu zen Lasarte-Oriako taldea ikustera, hala nola, Azpeiti ikastolako DBH eta LH6ko ikasleak edo euskaltegiko ikasle helduak.