Suberri akordeoi orkestrak Santa Zezilia ospatu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 21a

Aurreko asteburuan SuBerri Akordeoia orkestrak Santa Zezilia ospatu zuen Lasartearra elkartean egindako afariarekin.

Herriko akordeoi orkestra berria lanean da bere errepertorioa prestatzen eta urtarrilerako hau prest eta erakusteko moduan izatea espero du. Hau aurkezteko emanaldia San Pedro elizan egingo dutela zehaztuta dago izan ere, Xabier Andonegi apaizari entseguak burutzeko lekua uztea nolabait eskertu nahi dio orkestrak. Debuta horregatik San Pedro elizan egitea ezinbestekoa iruditzen zaie orkestrako kideei eurek azaldu moduan.
Hau iritsi bitartean Santa Zezilia ospatu zuten afari eder batekin Lasartearra elkartean.