"Neregatik eta nere lagunengatik" jaialdi handia

Nerea Eizagirre 2012ko aza. 21a, 20:00
None
Abenduaren 3an, euskarararen eguna izateaz gain, urritasuna duten pertsonene eguna ere bada. Lasarte-Orian Jalgune elkarteak ekintza ugari prestatu ditu abenduaren 1ean, egun berezi hori ospatzeko. Jaialdia, dantza eta ezkutaketa erraldoia izango dira guztiek heldu, zein haurrek arratsaldeaz ederki gozatzeko.
Jalguneko gazteak,begiraleak eta Gorka Lizarraga Gizarte Zerbitzuetako lehendakaria aurkezpenean.

Gaur arratsaldean, Jalgune elkarteko begirale, gazteek eta gurasoak eta Gorka Lizarraga Gizarte Zerbitzuen saileko lehendakaria bildu dira abenduaren 1ean antolatutako “Neregatik eta nere lagunengatik” jaialdi handiaren nondik norakoak azaltzeko.

Dantza eta jolasak izango dira protagonista Jalgune elkarteak antolatu duen arratsalde martxoso honetan.
Arratsaldeko 18:00etan, hasiko da guztia Manuel Lekuona Kultur Etxean. Honetan “Sofing, zapping eta Jalgunerekin barre egin” jaialdia eskainiko dute elkateko gazteek. Honetan telebistako programa desberdinen parodiak eskainiko dituzte elkarteko gazte eta begiraleek.
Jarraian, 19:00ak aldera, kalejira izango da Manuel Lekuona Kultur-etxetik Okendo plazaraino “Dinbi Banda” Batukada taldearekin.

Behin Okendora iritsita, 19:15ak, “Neregatik eta nere lagunengatik” ezkutaketa erraldoia egin nahi dute.
“Atseginez eta gozamenerako egin nahi dugu. Beste pertsonekin harremanetan jarri, lagun-giroa sortu, nekeak kendu eta denborapasa moduan, modu dibertigarri batez,” azpimarratu dute Jalguneko gazteek.

Dantzaldia

Eta, 19:25etatik aurrera dantzaren txanda izango da. Lehenik Jalgune elkartearen “Pausoka pausoka” abestia dantzatu da eta txokolate gozoa dastatu ondoren, DJ emanaldia izango da.
Prentsaurrekoan eguraldi txarra eginez gero, kalejira Michelingo kirol gunera izango litzatekeela ohartu zuten “eta bertan izango lirateke ekintza guztiak”.
Era honetara, Jalgune elkarteko gazteek, lasarteoriatarrak gonbidatu nahi dituzte jaialdia ikusi, parte hartu, jolastu eta dantzatzera. “Urritasun duten herritarren egunean, ondo pasatzera!,” adierazi dute.