Osasun Jardunaldi arrakastatsuak

maider-azurmendi 2012ko azaroaren 22a

Astelehenean hasi eta gaurkoa izan da osasunaren inguruan antolatutako azken hitzaldia. Asko izan dira Manuel Lekuonan landutako gaiak eta asko izan dira bertara gerturatutako herritarrak.

Rosa Gainza erizaina azalpenak ematen.
Osasun mentalarekin hasi zen egitaraua Agifes elkarteko kideek eskainitako hitzaldiarekin eta ondoren erlaxazioa, elikadura eta gaur gripea eta arrisku kardiobaskularrak izan dira hizpide.

Rosa Gainza eta Enrique Contreras herriko Osasun-zentroko erizain buru eta zuzendaria aritu dira bizitza osasungarria egiteko aholkuak ematen. Arriskuez ere luze hitz egin dute eta gaixotasun asko ekiditeko egin beharrekoak adi entzun dituzte bertan bildutakoek. Gripearen aurkako txertoaren inguruko hainbat galdera erantzun ditu erizainak eta bihotzekoak pairatzeko arriskuek piztu dute entzuleen arreta.

Antolatzaileen esanetan egunero izan diren hitzaldietan entzule kopurua handia izan da eta oso parte hartzaile azaldu dira ere.