Yanelle urtarrilean iritsi zen Beninetik Gizakien Lurra elkartearen bitartez ebakuntza bat egitera. Uztailean lehena egin eta urrian egin diote bigarrena Javier Martin medikua eta bere lankideek Donostiako Ospitalean. Azaroaren 29an bere herrira itzuliko da guztiz sendatuta. Gure herrian igaro dituen hilabete hauetan laguntza eta goxotasun handia jaso du herritar guztiongandik eta oso pozik ibili da Lasarteko kaleetan lagun guztiekin, horregatik bihotzez eskerrak eman nahi dizkizue herritar guztioi eskeini diozuen harrera beroagatik. Mila esker guztioi eta muxu handi bana!!!