Epaimahaikideek ez dute lan erraza izan. Helduen mailan adibidez, Lasarte-Oriako, zein estatuko idazleek 150 poesia eta mikrokontakizun aurkeztu dituzte.
Gazte eta haurren atalean berriz, Lasarte-Orian harrobi handia dagoela erakutsi dute izan ere, 400 baino gehiago idazki aurkeztu baitituzte, gehienak ipuina eta euskaraz idatzitakoak.
Eta sarien banaketa ekitaldian gainera, helduen mailako testu garaileetako batzuk entzun ahalko dira Aitor Tejero eta Noemi Fernandezen ahotsetan, hala nola, “Taupadak” euskarazko poesia eta gaztelerazko “De Regreso” mikrokontakizuna. Lehenengoak Musika eskolako Joseba Pascual gitarra ikaslearen laguntza izango du.
Beraz, bihar jakingo da maila desberdinetako irabazleak zeintzuk izan diren.
