
Gizon gutxi batzuk ausartu ziren asteazkenean Zentro Zibikoko emakumeek proposatutako jokoan aritzera.
Sentsibilizazioa
Astelehenean hasi ziren ekintzak Emakumeen Zentro Zibikoan.
Lehen egun honetan, zentro zibikora hurbildu ziren herritarrek “Juegos Secretos” filma ikusi eta honetan jorratzen diren gaiak, hala nola, bikote harremanak, desleialtasuna, presoen bergizartaratzea, arazo psikosexualak... eztabaidatu zituzten Jesus Muñoz psikologo eta psikoterapeuta, Clara Campoamor elkarteko Cristina Ramos abokatua eta Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduraduna den Maite Higueroren laguntzarekin.
Asteartean, berriz, Nagore Vazquez psikologoak emakumearen auto-estimuari buruz hitz egin zuen eta hau garaiz garai nola aldatu den azaldu zuen.
Kalera atera ziren asteazkenean Zentro Zibikoko emakumeak. Merkatuan “Ausatu zaitez gizona bazara” berdintasun jokoa egin zuten. Baina gutxi batzuk izan ziren jokoan partehartu zuten gizonkak
Atzo irriterapia saioa izan zen Villa Mirentxun Nagore Vazquez-en eskutik. Umoreaz hitz egin eta barrea eragiteko ariketa ugari egin zituzten.
Egitarauak aurrera
Eta ez dira ekintzak amaitu. Izan ere gaur Emakumeen Zentro Zibikoko antzerki taldeak “Novias Blancas” lana eskainiko du, 19:30etik aurrera, Manuel Lekuonan. Sarrerak bi euro balio ditu.
Bestalde, hau bukatzean, Lasarte-Oriako emakumeek afari gozoa dastatuko dute, Araeta jatetxean.
Nik ezetz esaten dut eta zu?
Igandean berriz, azaroaren 25a, genero indarkeriaren aurkako eguna da.
Honetan, “Nik ezetz esaten dut eta zu?” lemapean elkarretaratzea egingo da eguerdian Okendo plazan.
Zentro Zibikoko emakumeek herritar guztiak gonbidatzen dituzte ekintza honetan parte hartzera.
Era berean, antolatzaileek eskatzen dute, kamiseta, blusa edo txaketa morea janztea. Era honetara, gai honekiko gaitzespena erakutsiko baita.