Indoor txirrindularitza ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 23a

Lasarte-Oriako Kirol Udal Zerbitzuak, Indoor txirrindularitza eskaintza zabalduko du eta bi talde berri jarriko ditu martxan.
Taldeek astearte eta ostegunetan izango dituzte saioak honako ordutegietan, bata 17:10ean eta bestea 21:10ean.
Kirol Zerbitzuak jakin arazi duenez, taldeak gutxieneko erabiltzaile zenbakia osatu bezain laster jarriko dira martxan. Interesa duten guztiek kiroldegiko bulegoan izena eman beharko dute.