Hirugarren mailara jaitsi dira Intzako seniorrak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 25a

Intzako II. mailako bikoteak ez zuen zorte onik izan ostegunean Arrasateko Uarkape kiroldegian jokatutako partidan, 22-3 galdu zuen Arrasateren aurka eta hirugarren mailara jaitsi da.

Intzako II. mailako bikoteak ez zuen zorte onik izan ostegunean Arrasateko Uarkape kiroldegian jokatutako partidan, 22-3 galdu zuen Arrasateren aurka eta hirugarren mailara jaitsi da.
Joxe Felix Solano Intza pilota taldeko arduradunak azaldu digunez, “19 tanto egin behar genituen maila mantentzeko eta zaila zegoen, baina oso zorte txarra izan genuen.”
Izan ere, 4-0 galtzen zihoazela, Aitor Aranburu aurrelariak airez sakea eraman nahian behatza atera zuen eta urgentzietara eraman behar izan zuten.
Atzelariak bakarrik jokatu behar izan zuen eta ahal bezala amaitu zuen partida. “Ez da ohikoa ordezkorik eramatea horrelako partidatan eta honela bakarrik bukatu behar izan zuen Arteagak partida”, azaldu digu Intzako arduradunak.
Emaitza honen ondorioz, zuzenean jaitsi da senior bikotea eta hurrengo denboraldian hirugarren mailan jokatuko du.

Jubenilak Michelinen
Larunbata arratsaldean berriz, jubenilen txanda izan zen. Michelingo pilotalekuan hiru partidu jokatu ziren eta esan daiteke Intzak ez duela asteburu ona osatu, jubenil mailako hiru partiduetatik bakarra irabazi baitzuten.
Lehen partidua buruz burukoa izan zen, eta Ander Rekondok ezin izan zuen Aurrera Saiaz I-eko pilotari tolosarra gailendu.
Bigarren partiduan gauzak hobeto egin zituzten Intzako Alexander Alvarez donostiarrak eta Haritz Solano herritarrak jubenilen II. mailako partiduan. Goierriko bikote urretxuarra mendean hartu zuten 22-8 irabazita, partidu txukun eta serioa egin ostean.
Arratsaldeko azken partiduan, Asier Arteaga eta Mikel Aranagurenek galdu egin zuten Aurrera Saiaz-eko bikotearen aurka, I. jubenil mailan.