Sorturen oinarri ideologikoak finkatuz

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 26a

Sortuk abiatu du eratze prozesua, asteburu honetan hasi eta otsailaren 23ra arte luzatuko den ibilbideari ekin dio herriz herri. Guztira, Euskal Herriko 293 herri eta auzotan egingo ditu biltzarrak. Lasarte-Orian, larunbata goizean bildu ziren Villa Mirentxun euren burua ezkertiar eta independentistatzat duten 50 herritar inguru alderdi politiko berriaren oinarri ideologikoen inguruan eztabaidatzeko. Hurrengo bilera abenduaren 15ean izango da, Villa Mirentxun 9:30tan.