Etxe-laguntzaren berri ematen

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 26a

Udaleko Gizarte Zerbitzuak, Inmigrazioa, Kooperazioa, Enplegua eta Emakumea Departamentuak antolatuta, ostiralean, etxe-laguntza zerbitzuaren berri eman zien Biyak Bat jubilatuen elkartean bildu ziren herritarrei.
Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren nondik norakoak azaldu zituzten, baita herritarrek zerbitzua nola eska dezaketen ere.