Danok Kide elkarteak XX. jaiotzen lehiaketa antolatu du eta parte hartzeko oinarriak argitara eman ditu.
Banaka edo taldeka hartu daiteke parte lehiaketan, baina lan bakarra aurkeztuz. Jaiotzarekin batera, gutunazal batean egileen izenak sartu eta azalean parte-hartzaile edota taldearen adina idatzirik entregatu behar da.
Antolatzaileek azpimarratu dute, jaiotzak, gehienez, 80x60 zm-tako neurriak izan behar dituela eta, batez ere, ez dela onartuko hondo sendorik ez duen jaiotzarik. Aurreko urteetako lehiaketetara aurkeztutako proiekturik ere ez da hartuko.
Lanak ikusi eta irabazleak aukeratuko dituen taldeak, lehiaketako sariak banatu gabe utz ditzake, kalitatezkoak ez direla uste badu.
Mailak eta sariak
Lau maila bereiziko dira sarietan. A mailan, 6 eta 9 urte bitarteko haurren irabazleak 60 euro eta trofeoa jasoko du eta bigarrenak, 40 euroko saria. B mailan, berriz, lehenengo sarituak 70 euro eta trofeoa eta bigarrenak, 50 euro. 14 urtetik 17rako tarteko gazteen C mailan, 90 euro eta trofeoa izango ditu lehenak, eta bigarrenak 60 euro. Azkenik, 18 urtetik gorako D mailako lehenengoak 120 euro eta trofeoa izango ditu, eta bigarrenak 90 euro.
Saririk ez lortu arren, kontsolazio sari bat jasoko dute onartutako lan guztien egileek. Elkarteak, 10 euro emango ditu aurkezten den jaiotza bakoitzeko.
Gauzak honela, jaiotzak abenduaren 20 eta 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara aurkeztu behar dira, Danok Kideko egoitzan, Blas de Lezo kaleko 11-13 zenbakian. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, jaiotzak ikusgai izango dira San Pedro parrokian eta saribanaketa urtarrilaren 1ean izango da.