Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkarte gastronomiko eta kulturaleko kideek omenaldi xumea egin zioten 1986 eta 2004 urte bitartean Arantzazuko Ama elizan apaiz izan zen Don Ramoni. Semblante Andaluz-eko presidente Abdón Fernándezek esker oneko hitzak izan zituen harentzat eta amantala zein errezeta liburu bat oparitu zizkion. Semblante Rocierokoek gainera “salve” bat kantatu zioten eta Ramonek, “hunkituta”, bihotzez eskertu zien. Bazkarian, Barrio alkatea zein Andonegi eta Murua herriko apaizak izan ziren. Bestalde, elkarteko zuzendaritzan errelebo aldaketa izango dela eta, Abdón Fernándezek azken agurra egiteko aprobetxatu zuen 120 lagun bildu zituen atzoko bazkaria: “Mila esker guztioi zuzendaritzari eman diozuen laguntzagatik, eta oraingo zuzendaritza berria babesten jarrai dezazuela eskatzen dizuet guztion artean Semblante Andaluz eta Lasarte-Oria eraikitzen jarrai dezagun”.