Dinbi Banda garaile Gaztea Parody lehiaketan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko aza. 27a, 10:59
Herriko Dinbi Banda batukadak Gaztea irratiak antolatutako lehiaketa irabazi du “The Lazy Song” abestiaren bideokliparekin, azken fasean 2.003 boto lortuta 2.000 euro eskuratu dituzte. Zorionak!
Herriko batukadak Gazteak martxan jarritako bideoklip lehiaketan parte hartu du “The Lazy Song” abestiaren parodiarekin. Bi izan ziren herriko taldeak aurkeztutako parodiak baina batek ez zuen lehen filtroa gainditu. Isa Fernandez de Agirre batukadako kideak azaldu moduan, bideoak bi arratsaldetan grabatu zituzten eta oso pozik geratu ziren lortutako emaitzekin. Lehiaketa bi fasetan burutu da eta hasieratik izan da lehen bost bideoen artean Lasarte-Oriako batukadarena.

Aurreko astean azken bost finalistak hautatu zituen epaimahaiak eta gaur jakitera eman dutenez, 2.003 botorekin, entzuleen saria eskruratu du herriko batukadaren lanak. Honi esker, 2.000 euroko saria eskuratu dute. Aldiz, epaimahaiaren esanetan, “Leitza Style” parodia izan da onena, eta 1.000 euro irabazi ditu Leitzako ikasle taldeak. Oso bideo landua eta originala dela azpimarratu dute epaimahai independienteko kideek.

Batukadakoek aipatu moduan, diru hau instrumentu berriak erosteko baliatuko dute eta saria oso pozik hartu dute. Izan ere, herrian egindako kanpaina izugarria izan da "pintxo botoa" ekimena ere egin zuten asteburuan herritarrak bozkatzera animatzeko. "Herrian kanpaina handia egin da, beste bideo batzuk egin ziren bozka nola eman azaltzeko eta sare sozialetan zabaltzen aritu gara, familia, lagunak denak mugitu dira". Hau dela eta, egun hauetan euren bideoa bozkatu dutenei eskerrak eman nahi izan dizkiete ere. Zorionak!