D.V Donostiako ospitalean lan egin zuen argiketari bezala eta bertan amiantoa eta bestelako erradiazio kaltegarrien eragina pairatu zuen. Honakoa 70 eta 80 hamarkadetan izan zen eta denbora honetan langileak bere lanaren jarduna burutu zuen beharrezkoak ziren prebentzio neurriak hartu gabe. Biriketako minbizia gaixotasun profesional bezala aitortu zitzaion herritarrari iaz.
Sindikatuaren esanetan Lasarteoriatarra amiantoaren eraginez hiltzen den 26. behargina da aurten. Egoera hau gogor salatu nahi izan du CCOOk.
