Inauterietako gaia aukeratu

Txintxarri Aldizkaria 2012ko azaroaren 30a

Lasarte-Oriako Udalak, 2013. urteko Inauteriei begira, gaia hautatzeko herri galdeketa bat jarri du martxan.
Lasarte-Oriako etxe guztietara helduko da proposamenak biltzeko eskuorria eta eraikin publikoetan ere eskuragarri egongo da. Internet bidez ere, www.lasarteoriasarean.eu web-gunean, jasoko dituzte proposamenak.
Ostean, herriko eraikin publiko guztietan kokatuta dauden parte-hartze postontzietan utzi beharko da proposamena, hauek jasotzeko azken eguna abenduaren 16a izango da.
“Proposamenak orokorrak izan beharko dira gai berdinaren inguruan mozorro eta ideia ezberdinak izatea ahalbideratu behar dute,” adierazi dute parte-hartze saileko arduradunek.
Ideia guztiak Inauterien antolaketarako berriro ere martxan jarriko den parte-hartze forora eramango dira, eta bertako parte-hartzaileek, konpartsa ezberdinetako ordezkariak, udaletxeko festen saila eta parte-hartu nahiko lukeen herritarrek, erabakia hartuko dute.