Saltogela psikomotrizitate gelaren inaugurazioa dela eta, gaur arratsaldeko 17:30etik aurrera Kontu Kantoi ipuin kontalariak izango dira Kale Nagusia 27 zenbakiko lokalean.
Bi saio desberdin izango dira, 17:30etik 18:30era, 0 eta 3 urte arteko haurrek gozatuko dute Bea eta Cesarren ipuinez eta 18:30etik aurrera, 3 urte baino gehiago duten gaztetxoen txanda izango da.