LOKEko infantil, alebin eta benjamin mailako judokek denboraldiko lehen txapelketa izan zuten lehengo igandean, San Andres torneoa. Gorka Aristegi entrenatzaileak aipatu digunez, ederki lehiatu ziren guztiak eta hainbat domina eskuratu zituzten gaztetxoek.
Infantil mailan, Talib Vergarak bigarren postuan amaitu zuen eta Eneko Eizagirre, Jorge Revuelta, Ibai Tamayo eta Henry Wergnerrek brontzea lortu zuten.
Alebin mailan, Ander Garrido, Jesus Curiel, Erik Bermejo, Garikoitz Mena, Alex Saleta, Manu Revuelta, Ibai Aranguren, Xabier Ibarguren, Eneko Manterola, Mikel Eizagirre, Mikel Erkizia, Unax Pikabea, Arkaitz Santos eta Joseba Rodriguez izan ziren parte hartu zutenak eta guztiek lortu zuten domin.
Bestalde, Julen Fernandez, Nestor Gil, Xabier Morales, Lucas Morales, Erik Azkue, Aritz Peña, Gilen Aizega, Ander Agirre, Irene Manterola, Oier Guisado, Juan Muñoz, Santi Mezzena benjaminek bere lehen txapelketa ofiziala izan zuten.
Aste honetan, judoka helduenek Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute Hernanin.
