Igandean, Donostiako DKV Maratoia izan zen eta 24 herritar izan ziren Anoetako estadiora iritsi zirenak. Herritarren artean azkarrena, Andoni Illarramendi izan zen 28. postuan, 2:39:17 denborarekin. Ez zen, ordea, hiru orduetatik jaitsi zen lasarteoriatar bakarra izan, Jose Luis Delgado, 02:43:12, Julen Ollokiegi, 02:53:34, eta Toño Perezek, 02:57:12, ere ederki egin zuten lasterka.
Gainontzeko herritarrak eta haien denborak hauek dira: Xabier Carcedo, 03:06:39; Juan Mari Marcos, 03:07:50; Aitor Otamendi, 03:08:36; Guillermo Trombotti, 03:13:54; Jose Ramon Mendizabal, 03:26:28; Iñigo Valdivia, 03:27:37; Ibon Urdanpilleta, 03:28:54; Pablo Ucero, 03:29:38; Gorka Lasa, 3:31:58; Sonia Rodriguez, 03:33:00; Iñigo Gomez, 03:36:54; Emilio Hernandez, 03:38:57; Juan Mari Sarobe, 03:46:44; Antonio Urruzola, 03:48:26; Martin Urdangarin, 03:49:04; Peio Fadrique, 03:55:36; Javier Alonso, 04:00:45; Álvaro Sañudo, 04:10:04; Ricardo Fernández, 04:21:41 eta Aurelio Fernandez, 04:47:53.
Bestalde, Maratoiaren barruan, 10 kilometroetako proba izan zen eta bertan ere izan zen herriko ordezkaritza txikia. Azkarrena, Jon Altuna izan zen 35. postuan, 35:48. Mikel Martinez, 38:43; Txomin Juaristi, 38:48; Rafael Ruiz, 43:22; Rodrigo Gil, 43:46; Jesús Eladio, 43:54; Jose Alberdi, 45:23 eta Iraitz Pikabeak, 46:33, ere Anoetako estadioan zegoen helmugara iritsi ziren.