Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbata goiza hotz esnatu da. Goizeko 10:00ak aldera, jokalariak berotzen hasterako, zelaia zuri zegoen, izotzak hartuta. Halere, partiduari ekiterako gradutxo batzuk gora egin eta jende asko bertaratu da herriko taldeen arteko derbia ikustera.
Ostadarrek erraz irabazi du, 4-0ko emaitzaz, eta partidua hasi eta buka izan dira Texas Lasartearra baino gehiago. Golegileak: Jokin Otamendi, Pablo Rama, Ander Goikoetxea eta Alvaro Barquero.