Euskararen eguna ondo ospatu dute herriko haurrek izan ere ekintza bereziak egin dituzte Landaberri zein Sasoeta eskoletan gaur.
Ikasle guztiek eskola orduetan hainbat joko burutu dituzte, kanta eta euskararen gaia bereziki jorratzeaz gain, Argitxoren eskutitza irakurri dute batzuek. Landaberri BHI-ko ikasleak dantzan ikusi ahal izan ditugu Esne Beltza taldearen euskaraz bizi nahi dut kantarekin eta Sasoetakoek mural dotoreak egin eta eskola eguna amaitzeko, behin betiko kanta abestu dute atarian. Amaraun Klubean ipuin kontalariak izan dira eta haurren arreta guztiz bereganatzea lortu dute ipuina bera eraikitzen oso parte hartzaile azaldu direlarik.
Euskara ikasleak
Helduek ere izan dute aukera eguna ospatzeko. AEKko ikasleek diaporama saio berezi bat izan dute Ohiana Beltranekin. Jalgin aurreko astean erakutsitako Kanbodia eta Vietnameko bidaia izan dute hizpide eta Solaskide programako kideak elkartu eta afari goxoaren inguruan iaz egindako Mintzodromoko argazkiak ikusteko parada izango dute lagun artean.
