Ipuin kontalaria eta Udako Txokoetako argazkiak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 3a

Gaur, abenduaren 3a, Euskararen eguna da. Hori dela eta Amaraun Klubak ipuin kontalarien saio bereiza antolatu du 18:00etatik 19:00etara, Ludotekan. 3 eta 8 urte bitarteko haur eta gaztetxoek milaka abentura bizi eta pertsonaia bereziak ezagutuko dituzte ipuinen bitartez.
Era berean, Ttakuneko aisia sailak jakin arazten du, Udako Txokoetako argazkien CDak gaur arratsaldean ipuin kontalarien ordutegi berdinean, 18:00-19:00, banatuko dituztela. Ez da beste egunik izango hauek jasotzeko.