Danok Kide elkarteak, berriro ere, jaiotzen lehiaketa antolatu du. Honetan, banaka edo taldeka hartu daiteke parte lehiaketan, baina lan bakarra aurkeztuz.
Jaiotzak, gehienez, 80x60 zm-tako neurriak izan behar dituela eta, batez ere, ez dela onartuko hondo sendorik ez duen jaiotzarik. Aurreko urteetako lehiaketetara aurkeztutako proiekturik ere ez da hartuko.
Jaiotzarekin batera, gutunazal batean egileen izenak sartu eta azalean parte-hartzaile edota taldearen adina idatzirik entregatu behar da. Gauzak honela, jaiotzak abenduaren 20 eta 21ean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara aurkeztu behar dira, Danok Kideko egoitzan, Blas de Lezo kaleko 11-13 zenbakian.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, jaiotzak ikusgai izango dira San Pedro parrokian eta saribanaketa urtarrilaren 1ean izango da.