Sukaldean erabilitako olioa gaika bil daitekeen hondakina da eta San Marko Mankomunitateak bilketa hau sustatu nahi du. San Marko Mankomunitateak Ekograsekin batera, kanpaina berria martxan du hiritarren partaidetza sustatzeko helburuarekin etxeko olioa birziklatzen dituztenak saritzeko sistemarekin. Izan ere, datorren urtean, olioa birziklatzen duten lagunek olioa birziklatzen duen eskualdeko jatetxeetako batean bi lagunentzako afari baten zozketan parte hartu ahal izango dute.
Aurreko astean eta honetan olioa birziklatzeari buruzko liburuxka berriemaile bana uzten ari dira San Marko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako postontzietan 12 itsasgarrirekin. Auzokideek edukiontzi laranjetan edo olioa biltzen duen furgonetan itsasgarria duen botila olioa uzten duten aldiro parte hartuko dute zozketan. Ekograsek, olioa jasotzen duenean, ausaz eta hilero, saritutako ontziak aukeratuko ditu eta San Marko mankomunitatea jarriko da harremanetan saridunekin eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzako otorduaren saria jaso dezaten.