10_“Arramazkan beti gaude dantzan”

jon-altuna-iza 2012ko abenduaren 10a

Aitzol eta Aroa Lasaren Arramazka taldeak Argilunpetan izeneko diskoa kaleratu du, baina taldekide bati egin dioten ebakuntzaren ondorioz, udaberrirako atzeratu dute 9 kantu jasotzen dituen lan autoproduzituaren aurkezpena. Dena den, Amalur Eskolan eta Gure Etxea tabernan salgai dago disko berria 10 eurotan erosi nahi dutenentzat. Arramazkak bideo klipa ere prest dauka zabaltzeko.

Urte eta erdiko lanaren ondoren Arramazka taldeak uztaila eta abuztuan grabatu du Iruñean disko berria. Aitzol Lasarekin mintzatu gara Arramazkaren lan eta bide berriari buruz.

Argilunpetan izen adierazgarria da disko berriarentzat...
Lehen CDa 2010ean atera genuen gero utzi egin zuten taldekide batzuekin. Gure lehen lanean musika sortu ere hala moduz egin genuen, batzuekin lehenengo, taldekide berri batekin beste kanta batzuek gero, kanta guztiekin diskoa egin, ia bi urte aritu ginen jotzen eta jendea gustura zen gainera. Bira bukatu eta konturatu ginen ez zela hori egin nahi genuena, Irurtzungo azken kontzertuan teklatua ikusleen artera bota eta txikitu egin genuen, gure artean esanaz, “bai disfrutatzen ari gara, baina ez da hau egin nahi duguna, kanta zaharrak dira”...