22_Olentzeroren etxera irteera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 10a

Abenduaren 22an Olentzeroren etxea ezagutzeko irteera antolatu du Amaraun klubak. Honetan parte hartu ahal izango dute 2005 eta 2008 urte artean jaiotako haurrek biak barne. Autobusa Zumaburuko autobus paradatik aterako da 8:45ean eta buelta 14:30ean izango da hortaz, umeek hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko dute. Ttakuneko bazkide ez direnek 22 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkideek 19 euro. Guztira 40 leku daude beraz antolatzaileek izena ahalik eta azkarren ematea gomendatzen dute.