10_Marrazketa ikasleen lanak ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 10a

Herriko Brancussi marrazketa akademiako ikasle beteranoek euren lanak jarri dituzte ikusgai Manuel Lekuona kultur-etxeko kafetegi eta erakusketa aretoan. Azken hamabi urtetan egindako lanen bilduma da eta bertan ikasle bakoitzaren garapena ikus daiteke. Horretaz gain, lehiaketetara aurkeztutako lanak eta saritutakoak ere bertan dira.
Erakusketa ikusgai izango da Abenduaren 21a bitartean 18:00etatik 20:00etara astelehenetik ostiralera bitartean.