Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udalaren irudi korporatibo berria hautatzeko lehiaketa martxan du udalak. Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilak 3 izango da eta irabazleak lanagatik 3.000 euroko saria eskuratuko du. Lehiaketa honetan edozeinek parte har dezake eta oinarriak www.lasarte-oria.org web orrian topa daitezke. Aurkezten diren lan guztiekin udalak erakusketa moduko bat antolatzea aurreikusten du eta sarean zintzailikatuko ditu ere herritarrek euren gogokoena bozka dezaten. Honetan parte hartzeko deia luzatzen dute udaletaik.