Mitxelena eta Tolosa ederki Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 10a

Azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitartean, Espainiako LV. Neguko Txapelketa ospatu zen Palma de Mallorca-n. Honetan Buruntzalde IKT-ko Haitz Mitxelena eta Itsaso Tolosa izan ziren lehian eta Tolosak marka pertsonala eta taldeko errekor berria ezarri zuen 200 bizkar proban.

Buruntzaldea IKT-ko bi igerilariek larunbatean izan zuten proba. Lehiatzen lehena Haitz izan zen.
Borja Apeztegia entrenatzaileak aipatu digunez, “oraingoan ere bigarren zatia amaitzea kostatu bazitzaion ere, duela bi aste Santurtzin baino hobeto ibili zen. Azkenean, 2'16"52 egin zuen Santurtziko 2'18"a hobetuz. Horixe zen espero genuena, beraz, gustura”.

Itsasok aldiz arratsaldeko saioan egin zuen igeri. Apeztegia entrenatzaileak aipatu digunez, urduri atera arren, emaitza ona lortu zuen 200 bizkar proban. “Bere frogan gehiago eman bazezakeen ere, azken partziala izan zen azkarrena, gustura atera ginen denboraldiko momentu honetan bere marka hobetzen ikusi genuelako”, adierazi du entrenatzaileak.

Izan ere, aurreko denboraldian igerileku laburrean egindako 2'25"43a 2'24"27an utzi zuen, marka pertsonala eta taldeko errekorra eginez.

Kirol Zehaztasuna
Bestalde, taldeko gaztetxoak ere ederki ibili ziren Tolosan izandako Kirol Zehaztasuneko lehen jardunaldian.
Nahia Jie Villamedianak 100 m. bular eta 200 m. bizkar probetan lehenengo postuetan izan zen, baita Leire Martin ere. Honetaz gain, nesken 4x50 m. erreleboak ere marka ona egin zuen.