Igandean Gipuzkoako senior txapelketan lehiatu ziren LOKEko judokak eta ederki ibili ziren. Asier Sagastik urrezko domina eskuratu zuen eta Esteban Martinez eta Josu Olmosek hirugarren amaitu zuten lehiaketa. Asier Sagasti 90 kilo azpiko mailan bi borroka irabazi ondoren lortu zuen lehen postua.
73 kilo azpiko mailan, Esteban Martinezek hiru borroka irabazi eta bat galdu zituen eta Josu Olmos-ek 60 kilo azpiko mailan bi norgehiagoka irabazi eta bat galdu zuen. Biek brontzezko domina eraman zuten etxera.
Emaitza hauen ondorioz, LOKEko hiru judokak abenduaren 16an, hurrengo igandean izango den Euskadiko txapelketarako sailkatu dira. Era berean asteburu honetan Angelun izan dira lehian.
Topaketa
Bestalde, infantilek eskola kiroleko lehenengo sailkapen saioa izan zuten. Honetan Jorge Revuelta hirugarren izan zen eta Mikel Lasa, Eneko Eizagirre eta Ibai Tamayo bosgarren izan ziren bakoitza bere mailan.
Azterketak
Eta hau guztiaz gain, Gorka Aristegi entrenatzaileak jakitera eman digunez, Oscar Garrido eta Fermin Balda gaztetxoek 15 urterekin lortu dute gerriko beltza.
Gainera, azaroaren 15ean, alde praktikoa gainditu ostean, LOKEko Amaia Curielek epaile titulua eskuratu zuen.
