Ohiko udalbatzarra gaur

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 11

Ohiko udalbatzarra 18:30ean hasiko da eta gai zerrendan besteak beste, PSE-EEk aurkeztutako mozioa eztabaidatuko da, honen bitartez sozialistek 2013rako udal aurrekontuak aurkez ditzala eskatzen dute.

Azaroko batzarrean Jesus Zaballos beste mozio bat azaltzen.
Gai zerrendan lehenengo puntua izango dute alderdiek udal ordezkaria izendatzea herriko Andre Joakina-enea haurreskolako jarraipen batzorderako. Ondoren, hirigintzan sartuko dira eta behin betiko onespena eman beharko diote hiri plangintzarako arau subsidiarioetako “A-12 Mirentxu” HEI Pablo Garaikoetxea irakaskuntzarako ekipamenduaren g.1 partzelari dagokion xehetasunezko estudioari. Honekin batera, behin betiko onespena eman beharko diote ere “A-23 Loidi” HIEko Loiki kalea 4 helbidean dagoen partzelaren xehetasunezko estudioari.

Azken gaia izango dute PSE-EEk aurkeztutako mozioa, honetan talde sozialistak udal gobernuari eskatzen dio 2013rako aurrekontuak lehen bait lehen aurkezteko. Iaz udal gobernuak 2011ko aurrekontuak ez zituela aurkeztu salatzen dute eta 2012koak “oso berandu”, ekainaren 18an, onartu zirela.

Hauek jorratu ondoren, galderak eta eskaerak egiteko tartea zabalduko da.