Iritsi dira Gabonak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 12a

Txintxarrira Gabonak iritsi dira. Olentzero eta Mari Domingik bere etxean hartu gintuzten eta mezu bereziak bidali nahi izan dizkiete herriko haurrei. Laster ikusiko dituzue mezu guztiak, gaurkoan Mari Domingirena duzue haur zein helduen gozamenerako. Eskutitzak prestatzen joan!

Mari Domingi eta Olentzerorekin izan da Txintxarri. Euren etxean hartu gintuzten eta lanean tarte bat eginda herriko haurrentzat mezu bana grabatu genien. Lehenengoa Mari Domingirena duzue, laster jarriko dugu Olentzerorena eta hauen lagun batzuena ere ikusteko aukera izango da datozen egunotan. Azkar ibili eta prestatu zuen eskutitzak!