15_Sorturen eratze prozesuan bigarren bilera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 13a

Sortuk eratze prozesu herritarra burutu nahi du eta horretarako parte-hartzea bultzatzeko asmoz Euskal Herriko hainbat herrietan batzarrak burutzen ari da. Lasarte-Orian bigarren batzar irekia larunbatean izango da goizeko 9:30ean Villa Mirentxun. Lehenengo bileran oinarri ideologikoak landu ziren eta oraingoan aztergai izango da ildo politikoa. Sustatzaileek batzarrak irekiak direla gogoratu eta parte hartzera deitzen dituzte herritarrak.