Gabon bezperarako entseguak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 14a

Olentzeroren etorrera dela-eta, kantari atera nahi duenak aurten ere aukera paregabea izango du Zabaleta auzoko bizilagunekin goizeko 10:00etan edo Erketz EDT-rekin, 14:30etik aurrera.
Irteera hauek prestatzeko entseguak hurrengo astean izango dira. Erketzek abenduaren 19an, asteazkena, 20:00etan, Zumaburu eskolan duen lokalean. Zabaletako lagunek, berriz, abenduaren 20a, osteguna arratsaldeko 19:30ean auzoko plazan.