Olentzero, Mari Domingi, hiru erregeei eskutitzak idatzi, marrazkiak egin, etxean Eguberrietako apainketa egin, jaiotza jarri, zuhaitza... prestaketetan murgilduta gaude egun hauetan eta aurreratu bezala, Txintxarrik bisita berezi batzuk burutu ditu azken asteetan.
Mari Domingik bere etxean hartu gintuen lanean zegoen bitartean eta berdin aurkitu genuen Olentzero. Kasu honetan bere animaliak jaten ematen ikusi genuen ikazkina baina goxotasun handiz egin zigun ongi etorria eta mezua grabatu zuen Lasarte-Oriako lagunei zuzenduta. Herrian bi lagun on dauzka eta asko gustatzen zaio gure artean egotea entzun Olentzeroren hitzak!
Harrera abenduak 24
Gogoratu abenduaren 24ean Olentzero, Mari Domingi, Xixuko eta Porrotx Loidi Barrengo frontoian elkartuko dira desfilera hasiera emateko 17:00etan hortik kalejira egingo da eta ondoren Okendo plazan ekitaldi berezia. Okendon jasoko dira haurren eskutitzak.