14_Logo lehiaketara aurkezteko epea luzatu da

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 14a

Lasarte-Oriako Udalak martxan duen irudi korporatibo berria hautatzeko lehiaketan parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 3a zela aurreratu bazuen ere, urtarrilaren 12ra arte luzatuko da epea.
Udaleko komunikazio arduradunak jakitera eman duenez, abenduaren 11eko Gipuzkoako boletinean argitaratu da lehiaketaren araudia eta beraz, boletinak dioenez, proposamenak aurkezteko, hilabeteko epea ezartzen da, oinarri hauek probintziako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengotik kontatzen hasiko dena.
Era berean, gogora arazten du, lehiaketa honetan edozeinek parte har dezakela.
Oinarriak www.lasarte-oria.org web orrian topa daitezke. Aurkezten diren lan guztiekin udalak erakusketa moduko bat antolatzea aurreikusten du eta sarean ere zintzilikatuko ditu herritarrek euren gogokoena bozka dezaten. Honetan parte hartzeko deia ere luzatzen du Udalak.