Erregen kabalgatan zuziak eramateko izen-ematea

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 14a

Megaba elkarteak Hiru Errege Magoen kabalgata antolatzen duen elkarteak, zuziak eraman nahi dituztenentzat izena ematea zabalduko duela jakin arazi du. Lan hauetan urtarrilaren 5ean aritzeko, 13 urte baino gehiago izan behar dira. Izena ematea abenduaren 27an 19:00etan Manuel Lekuona kultur etxean egingo den bileran egin beharko da. Bilera honetan informazio guztia azaldu eta akreditazioak banatuko zaizkie parte hartzaileei. Elkartetik gurasoak ere bileran egotea gomendatzen dute.