Inauteri herrikoiak antolatzen jarraitu nahi du Udalak eta azken urteotan hartutako bide eta berezitasunari eutsiko die, hau da, herri osoa gauza berberaz mozorrotzeko proposamena egingo du.
Antolaketa prozesu irekia martxan da jada: horrela, aukera emango die herritar guztiei inauterien antolaketa parte hartzeko eta, bereziki, gonbidapena luzatu diete konpartsa bat osatzeko prest dauden lagun koadrila berriei.
Inauteriei buruzko ekarpenak egin nahi dituzten herritarrei eta konpartsa gisara ateratzeko asmoa duten herriko koadrilei deia luzatu diete asteartean, abenduaren 18an, arratsaldeko 18:30ean Kultur Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan elkartzeko.
Bilera
Bilera honetan, autengo inauterien gaia erabakitzeaz gain, festaren inguruko beste zenbait kontu argituko dira: diru-laguntzen inguruko informazioa emango da eta urtarrilean zehar egingo diren beste bileren egunak zehaztuko dira.
Urtarrileko bilera hauetan finkatuko da inauterietako egitaraua. Udaleko festa sailak 2013ko inauterietako gaiaren inguruko hainbat proposamen jaso ditu herritarrek parte-hartzeko jarri diren buzoi berrietan.
Beraz, parte hartu nahi duenak gerturatu dadila asteartean Manuel Lekuonara
