Gabonak ate joka direla eta, abenduak 18an asteartean Udal Musika Eskolako ikasle eta irakasleek Lasarte Oriako kaleetatik barrena kalejira egingo dute. Gabon doinuak eskainiko dituzte kalejira alai honetan, hala nola, “Haur eder baten bila”, “Hator hator”, “Alaken” edo “Din dan don” entzungo dira herriko kaleetan. Kalejira Manuel Lekuona Kultur-etxetik aterako da. Baina lehenik bertan arkupeetan saio txikia egingo dute. Ondoren Geltoki kaletik barrena joan eta Okendo plazara hurbilduko dira bertan bigarren emanaldia eskaintzeko. Jarraian Kale Nagusitik Brigitarren komentura egingo dute eta Brijitarren kaperan berriro ere saiotxo bat egingo dute. Bukatzeko, Manuel Lekuona Kultur-etxera bueltatuko da kalejira. Bidean Okendo plazara, Pablo Mutiozabal eta Iñigo De Loiola kaleak alaituko dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, kalejira bertan behera geratuko dela jakin arazi du Musika eskolako zuzendaritzak.