Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Presoen lagunak taldeak herritarrak bildu nahi dituen flash-moba antolatu du, abenduaren 23an, Okendo plazan, 13:00etatik aurrera. Koreografiako pausoak ikasteko saio desberdinak egin dituzte eta bihar entsegua orokorra egingo dute trinketean, 18:00etatik aurrera izango dira. Koreografia ikasi nahi duten herritarrek “Harresi guztien gainetik” facebook kontuan aurkitu dezakete taldeak prestatutako bideoa.