Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaleko Gizarte Zerbitzuek eta AFAGI elkarteak antolatuta bihar, asteartea, 18:00etatik aurrera “Cuidadores” dokumentala ikusiko da. Oskar Tejedorren lan honek Alzheimerra duten pertsonen zaintzaileen egunerokoa aurkezten du. Ostean solasaldia izango da Manuel Lekuona Kultur-etxeko hitzaldi aretoan. Honetan AFAGI eta dokumentalean parte hartu duten pretsonak izango dira.