Mendi duatloiko txapelketan lasarteoriatarrak ederki

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abe. 17a, 01:00

Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua bukatu berri da, azkeneko proba Murgian ospatu zen abenduaren 2an.

2. edizio honetan 12 izan dira Hego Euskal Herriko lau probintzietan antolatu diren duatloiak Irailan hasi zen zirkuitua Ibarran eta bigarrena Zubietan izan zen. Iñaki Letamendi herritarrak azaldu digunez, mendi duatloiak bi modalidate uztartzen ditu: korrika eta mendiko bizikleta. Proba bakoitzean korrikako bi saio eta bizikletarena bestea egiten dira.

Lasarteoriatarrak
Aurtengoan, Letamendik jakitera eman digunez, 13 izan dira parte hartu duten lasartearrak.
Sailkapen orokorrean lehenengo herritarra Andoni Illarramendi izan da mutilen mailan eta nesketan azpimarratzekoa da Noemi Montero zubietarraren hirugarren postua. Bestalde, proba gehien parte hartu duen herritara Abel Herrero izan da.

Hurrengo edizioa
Kirol mota hau bultzatze aldera aurten parte hartu duten lasarteoriatarrek hurrengo urterako animatu nahi dituzte bai korrika eta mendiko bizikleta gogoko duten herritarrak, “zirkuitu ez oso teknikoak eta distantzia ertainak izaten dira”. Informazio gehiago jaso nahi duenak www.mendiduatloia.com web orria bisitatu dezake.