Igeriketa ikastaroak adin guztientzako

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 17a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak adin desberdinetarako hainbat igeriketa ikastaro eskainiko ditu urtarriletik aurrera.Urtarrilaren 7tik martxoaren 26a bitartean igeriketan trebatzeko ikastaroak antolatu ditu, 2008 eta 2009 urteetan bitartean jaiotako haurrentzat.
Bi ikastaro mota izango dira hasiera maila eta jarrainekoa Hastapenako saioak 18:05ean izango dira eta jarraipenekoa 17:30ean. Astean bi edo hiru egunetan, astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegunak eta ostiralak txandaka, izango dira saioak.
Helduek ere igeri egiten ikasi edo gehiago trebatzeko aukera izango dute. Ikastaroa urtarrilaren 7tik otsailaren 20ra izango da astean hiru egunetan, astelehen, asteazken eta ostiraletan 20:30ean.
Ikastaroetan izena emateko epea abenduaren 27an osteguna, astelehena, amaitzen da. Informazio gehiago eskuratzeko Kiroldegiko bulegotik pasa edo 943 376 182 telefono zenbakira deitu beharko da.